09:00etan autoen egiaztatzea egingo dute eta 10:30etan emango zaie hasiera entrenamentu saioei. Ondoren hasiko dira trebetasun frogak eta 14:00ak inguruan sari banaketa egingo dute.
Hogeita hamalau gidari izango dira lehian, tartean bederatzi kart kross.
Elbarrenako erdigunea itxi egingo dute goiz guztian zehar eta Asteasura joan behar dutenek, Zizurkil Goitik joan beharko dute.