Iñistor jaiko bazkarirako txartelak erosteko azken eguna

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 8a, 01:15

Iñistor jaiaren II. edizioa datorren igandean ospatuko da. Honako egitaraua izango du: 12:00etatik 14:00etara KANTU KALEJIRA, San Juan plazan hasiera eta bukaera izango duelarik. Bertan izango dira Txanbolin txistu banda eta Egape ikastolako dantzariak. 14:00etan BAZKARI HERRIKOIA. 16:00etan BERTSOLARIAK, Uxue Alberdi, Aitzol Barandiaran, Ohiana Bartra eta Jokin Labaien. Gai-jartzailea, Amaia Agirre. 17:00etan URNIETAR PRESTU izendapena. 17:30ean II MIKELDEUN MUS TXAPELKETA AZKARRA. 18:00etan II IÑISTORRA TOKA TXAPELKETA. San Juan plazan egingo den HERRI BAZKARIRAKO txartelak erosteko azken eguna gaur asteazkena, irailak 24a  da. 25 euro da helduentzako menuaren prezioa, eta 16 euro umeentzakoa. Honako lekuetan erosi daitezke Urnietan: Iñistorraren egoitzan (San Juan plaza 9), Kantoi tabernan, Lekaio kultur etxean eta Urnieta fruta dendan (Idiazabal kalea 20).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!