Dendarien azoka

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 5a, 16:58

Oria merkatal elkarteak Azoka berezia antolatu du lehenengo aldiz irailaren 14rako. Elkarteko lehendakari-orde Mari Jose Irazustak adierazi duenez, 15 eta 20 postu artean jarriko dituzte, "aukera zabala izango da. denetarik egongo da: arropa, zapatak, estetika produktuak, jakiak, belar-dendako produktuak... Bestalde, haurrak zaintzeko bi begirale egongo dira eta taberna txiki bat ere bai". Bezperan Irrintzi elkarteak urtero antolatu ohi duen Azoka berezia izango da eta azpiegitura bera aprobetxatuko dute dendariek ere. Goizeko 10:00etatik 15:00etara egongo da zabalik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!