Marijo Sardon hirugarren sailkatu zen Euskadiko txinga-eroate txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 5a, 10:36

Pasa zen igande eguerdian, Arazuriko pilotalekuan jokatu zen gizon eta emakumeen Euskadiko txinga-eroate txapelketa. Bertan 7 gizonezko eta 5 emakumek hartu zuten parte. Gizonezkoek 50 kiloko bi txinga eraman behar izan zuten, eta emakumeak 25 kilokoak. Marijo Sardonek lehenengoz parte hartu zuen txapelketa honetan eta hirugarren postua eskuratu zuen 15 plaza eta 5 metro eginda. Honela geratu zen sailkapena, lehenengo Esther Iriarte (Narbarte), bigarren Maria Do Amparo Sousa (Lesaka) eta hirugarren Marijo Sardon (Urnieta).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!