Esne behien erakustaldia, perritxikuen enkantea eta ardi txakurren lehiaketa dira azokaren berezitasun nagusiak. Horrez gain, ganadua, artisauen eskaintza edota mota guztietako elikagaiak ikusi eta erosteko aukera ere izango da Asteasuko herrigunetik aldendu gabe.