Aerobik, mantenu gimnasia, yoga, pilates, hirugarren adinekoei zuzendutako gimnasia, ziklo indoor eta bereziki gazteei zuzendutako ziklo indoor ikastaroak izango dira denboraldi berrian. Ikastaro gehienak iazko ordutegi beretsuan mantenduko dituzte. Urrian jarriko dira martxan saio guztiak, baina izena emateko epea dagoeneko zabalik dago. Irailaren 19a arte izango da horretarako aukera kiroldegian bertan. Kiroldegiko bazkide egiteko aukera ere zabalik dago. Informazio gehiago jasotzeko, kiroldegira hurbildu edo 943 693 400 telefono zenbakira deitu beharko da.