“Uste dut iturri horrek balio handia (estetikoa, historikoa…) izan arren, ez dela behar bezala zaintzen”. Bere ingurua gehiago nabarmendu beharko litzatekeela uste du. “Besteak beste, parean autorik aparkatzea debekatuz. Andoaingo herrian badira makina bat txoko, txukundu eta edertu litezkeenak aurrekontu edo gestio ikaragarririk egin gabe; aski horretarako, gure herriko ondarearekiko sentsibilitate pixka bat edukitzea”.
Iturri inguru hori nola egoten den eta nola beharko lukeen egon, argazki bidez azaldu nahi dute.