Hitzordu interesgarriak irailean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 4a, 17:30

Udal zerbitzuetan eta ekimenetan etena izan ohi da, oporraldiak eraginda.

Ikasturte hasierarekin batera normaltasunera doa guztia, pixkanaka. Alde horretatik, deialdi eta hitzordu interesgarriak daude irailean.
Gazte Lokala. Irailaren 9tik aurrera, Andoaingo Gazte Lokalak bere ateak irekiko ditu, ohikoa den ordutegiari jarraipena emanez. Gazteen bilgune bilakatu ohi den Topagunea, asteartetik igandera bitarte 17:00etik 20:30era zabalik izango da. Gazte Informazio bulegoa eta Infomatika gela ere zabalik izango dira herritar guztien zerbitzura.
Kirol jarduerak Allurralden. Kirol patronatuko arduradunek dagoeneko aurkeztu dute ikasturte berriko ikastaroen eskaintza. Maiatzean lehen izen ematearen ondoren, irailaren 6ra bitarteko bigarren epea zabalik dago. Eta eskaera eskaintza baina handiagoa den kasuetan, irailaren 11n zozketa egingo da. Eskaintza zabala da: igeriketa, aerobika, soinketa, yoga, fitnessa, aquagyma, funkya…
Merkataritza Astea. Salkin elkartean irailean zehar merkataritzaren inguruan hainbat hitzordu burutuko ditu. Horien artean II. Pintxo lehiaketa. Hilaren 15etik 22ra bitartean herritarrek pintxoak dastatu eta gustukoena aukeratzeko  aukera izango dute.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!