Lau jaiegun gozagarri Sorabillan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 3a, 19:06

Eguraldia lagun, bikain igaro dira aurten Sorabillako jaiak. Batibat herri txiki eta auzoetako jaietan azken urtetan gertatzen ari dena frogatu da Andoaingo auzo horretan ere: kirolak, haur jolasak eta tradizioa edo gastronomiarekin lotutako ekitaldiak direla arrakastatsuenak. Gizarte ohiturekin batera, gau berbenak gainbehera datoz, eta 15-30 urte bitarteko gazteek apenas biltzen diren plazara. .

Egitarau osoa | Argazkiak | Jaiaren Atarikoa | Belkoain igoera
Jaiaren kronika eta sailkapena

Gauak nola bete eta gazteak nola erakarri, bi erronka ez nolanahikoak, beraz, jai batzordearentzat. Aurtengoari begira jarrita, hona aipagarri diren hainbat ekitaldi.

“Bihotzetik” ikuskizuna
Sorabillako egitarauari dagokionez, ezin hasiera politagoa ostiral ilunabarrean. Txupinazo, suziri, trikitiaren hots eta buruhandien ostean, ikusentzunezko esperimentala eskaini zuten herriko hainbat musikariek. “Laburra bezain sarkorra, giza zentzumen ugarirekin gozatzeko modukoa”. Halaxeko iritzia eman zuen bertaratu zen entzule batek baino gehiagok.
Ondorengo musikari eta artegileak bildu ziren San Martin elizaren atarian, “Bihotzetik” izeneko ikuskizuna eskaintzeko: Eneritz Jauregi (flauta), Izaro Jauregi (biolina), Iban Nikolai (didjeridooa), Arkaitz Martinez, Igor Otxoa eta Mikel Ugarte (Oreka Tx-eko txalapartariak), Aitziber Sarasola (testuaren irakurlea), eta, Leire Otermin (irudien egilea). Aitor Mendiluze bertsolaria da irakurri zen testuaren egilea.

Ikuskizunaren laburpena aiurri.com web orrian ikus daiteke. Grabazioaren egilea Lurdes Agirresarobe izan da.

Ia berrehun lagun bildu ziren ondoren zikiroa jatera, plazan jarritako karpa galantaren barruan. Jaleek goizaldera arte luzatu zuten jai giroa, Naima musika taldearen doinuei eta banatu zen txokolate beroari esker.

Krosa
45 partaideen artetik Hassan gizonetan eta Aitziber Ibarbia emakumeetan gailendu ziren. Ondoren, makina bat ekitaldi heldu ziren: mus txapelketa, haur jolasak eta puzgarriak, Lumagorri taldearekin haur berbena, sardin jatea, kuadrillen afaria, eta azkenik, berbena Los Rubi taldearekin.

Igandean, diana heldu zen goizetik, eskopeteroen konpainia eta “Aupa Sorabilla” txarangaren eskutik. Aitor Mendiluze bertsolaria omendu zen ondoren; jai batzordeak azaldutako arrazoien artean, auzoari oso lotua dagoen pertsona izatea eta Andoainen inoiz sortu den bertsolaririk bikainenetakoa izatea, daude. Eskopetero gisa jantzita zela, Sorabillako domina eta zapia jaso zuen auzotarren eskutik. Esker onez, pare bat bertso hunkigarri eskaini zizkion bildu zen jendetzari.

Arratsaldean erruz bete ziren Sorabillako bazterrak, emakumeen herri kirolek (kronika, kiroletako orrietan) eta sagardo dastaketak erakarrita.
Astelehenean azkenik, meza nagusia ospatu zen Alberto Agirre abesbatzarekin.

Bertaratutakoek hamaiketakoa egin eta Peñagarikano eta Lizaso bertsolarien saioa entzun ahal izan zuten ondoren. Jaien amaiera, berriz, toka eta pilota txapelketekin heldu zen arratsaldean.

Belkoaingo I. Mendi Krosa: Sailkapena

Belkoaingo I. Mendi krosa
080907. Sorabilla,, Andoain.
Partaidetza: 46.

1. Haitchaou H. Villabona 36:34
2. Albeniz Mikel Donostia 37:42
3. Gonzalez Ruben Legorre. 38:50
4. Carduño Javier Anoeta 39:13
5. Iturralde Jon Andoain 39:20
6. Gil Iñaki Deba 40:33
7. Ipintza Joxe Andoain 42:40
8. Joxe Mari Zizurkil 42:50
9. Montero David Andoain 44:01
10. Lasa Arkaitz Andoain 44:18
11. Larrañaga R. Irura 44:20
12. Legarreta Mikel Villabona 44:50
13. Olano Agustin Andoain 45:14
14. Ibarbia Aitziber Zizurkil 45:22
15. Telletxea Joxe Andoain 45:26
16. Pelaez Joseba Andoain 46:22
17. Uria Bittor Andoain 46:36
18. Ugalde Jon Zarautz 47:03
19. Gantzarain Koldo Donostia 47:24
20. Mendez David Andoain 48:32
21. Otaño Urko Andoain 48:32
22. Parra Rodolfo Andoain 49:14
23. Olarra Aitor Irura 49:25
24. Miguel Xavier Andoain 49:45
25. Jauregi Ainhoa Urnieta 49:58
26. Amas Gaizka Andoain 50:32
27. Agredano Dioni Andoain 50:44
28. Galparsoro J.A. Orereta 51:08
29. Cillero Roberto Andoain 51:20
30. Tena Uxue Andoain 51:35
31. Tena Andoni Andoain 51:36
32. L.Maturana R. Dulantzi 51:54
33. Ariztimuño H. Andoain 52:03
34. Pajares Nikasio Andoain 53:02
35. Egaña Iker Andoain 55:14
36. Jauregi Matias Andoain 56:07
37. Prieto Mikel Aduna 56:27
38. Gonzalez Alex Andoain 58:51
39. Rostasraiah Andoain 58:52
40. Otxotorena G. Hernani 58:55
41. Lopez J.Maria Orereta 59:59
42. Esnaola Idoia Urnieta 1:00:10
43. Alberro Unai Andoain 1:01:30
44. Izagirre J.Mari Donostia 1:01:45
45. Larrañaga I. Pasaia 1:03:53
46. Vieiro Gabriel Trintxer. 1:07:44

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!