Sustraiak argitalpena, Teodoro Hernandorena kultur taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 3a, 16:17

Teodoro Hernandorena Kultur Elkarteak Sustraiak izeneko argitalpen berriaren 0 zenbakia kaleratu du. "Bagara kezka bera dugun hainbat zizurkildar. Denok oso herrikoiak gara eta Zizurkil maite dugu. Baina ez dakigu gauza handirik bere iraganari buruz, bere hizkuntzaren jatorriaz, bere ohituren nondik norakoaz. Eta hori guztia zertxobait ezagutzeko zirrara sortu zaigu taldetxo bati".

Jakin-min hori hasetzeko, bi hilabetez behin, herriaren historia hobeto ezagutzeko aukera eskainiko duen orri-informatiboak banatuko dituzte herritarren postontzietan. Fitxa-orri guztiak gordeta, bilduma egitea proposatzen dute taldekideek. Beste gaien artean, Donemiliagatarren historia, Zubimuxu, Karidadeko Benta edo Pedro Mari Otañoren berri zehatzagoa izateko aukera izango da Sustraiak argitalpenari esker. 0 zenbakiak "Zizurkil, iraganetik etorkizunera" izena du eta herriaren sorreraz mintzo da. "Beharbada, nolakoak izan ginen jakiteak nolakoak izan nahi dugun hausnartzen lagunduko digu". Saiakera interesgarria Teodoro Hernandorena Kultur Elkartearena.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!