Gaur, arratsaldeko 19:00etik aurrera, ezohiko udalbatza saioa izango da udaletxeko pleno aretoan. Hiri Antolamenduko Plan Orokorrari buruzko bi gai ahotan hartuko dituzte udal ordezkariek; batetik, dokumentua bera euskarara itzultzeko aurkeztutako alegazioa aztertuko dute. Eta horrekin batera, alegazioak aurkezteko epe berri bat irekitzea. Bestalde, herriko berdegune edota parkeak zaintzeaz arduratzen zen CESPA enpresarekin sinatutako kontratua bertan behera uzteko espedientea bideratzen hasteaz jardungo dute.