Arte tailerrari irailaren 22an ekingo zaio

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 2a, 19:08

Irailaren 22an hasiko da Helga Massetanik zuzendutako arte tailerra Sacem lantegi ohian. Ekainera arte luzatuko den ikastaroa haur nahiz helduei bideratuta dago. Pintura, marrazkia, grabatua, eskultura nahiz bestelako teknikak landu ahal izango dira. Izen ematea irailaren 22an amaituko da. Informazio gehiago eskuratzeko mezua bidali helgamass@gmail.com helbide elektronikora. Gainerakoan, udaletxera dei daiteke 08:00etatik 14:00etara: 943 692 100 / 953 691 655.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!