Atzo jokatu zen Ricard eta Jose Manuel Begiristainen ohorezko memoriala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko ira. 2a, 14:48

Atzo larunbata, jokatuko zen Urnietako futbol zelaian VIII. Ricard, eta II. Jose Manuel Begiristain memoriala. Urteroko moduan, aurtengoa ere jubenil mailako hiru futbol talderen arteko norgehiagoka izan da.  Honakoak izan dira emaitzak: Urnieta 1 - Hernani 1; Hernani 3 - Ostadar 0; Urnieta 0 - Ostadar 0. Emaitza hauen ondoren horrela geratu da sailkapena: 1. Hernani 4 punturekin, 2. Urnieta 2 punturekin, eta hirugarren Ostadar puntu batekin. Sari baneketarekin batera lore sorta bana jaso dute Ricard, Urnietako entrenatzaile izan zenaren alargunak, eta Jose Manuel Begiristain arbitro ohiaren familikoak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!