Aizkardirekin Pirinioetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abu. 29a, 16:40

Aizkardi mendi taldeak asteburu osoko irteera antolatu du Pirinioetara, irailaren 13 eta 14rako. Izena emateko epea irailaren 5ean amaituko da.

Louron bailaratik abiatuta, Aiñes Cruces (2796m) mendia igoko dute lehen egunean. Tontorretik Viados aterpera jaitsi eta bertan igaroko dute gaua. Bigarren egunean, irailaren 14an, Bachimala (3174m) mendia igo eta La Pez (2451m) menditik igaroz, Louron bailarara itzuliko dira berriro.

Izena emateko 649717182 telefono zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara. Epea irailaren 5ean amaituko da.

Aizkardiko bazkideek 55 euro ordaindu beharko dute asteburua; bazkide ez direnek 60 euro.

21 urtetik beherakoek %20ko deskontua izango dute.

Irailaren 13an, 06:00etan Olaederra kiroldegiaren paretik abiatuko dira mendizaleak.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!