Dantza emanaldia Oinkarik antolatu du. Uztailean Tona herrian "Iraganaren geroa" ikuskizuna aurkeztu zuen Villabonako dantza taldeak eta partaideek adierazi dutenez, "esperientzi eder haren ondoren, orain kataluniarren txanda da, guztira 70 partaide gerturatuko dira".
Kataluniar dantzak gogoko dituenari edo ezagutu nahi dituenari egin die emanaldia ikustera gerturatzeko gonbitea Oinkariko antolatzaileek.