Joseba Larrearen zaldia bigarren Ergobian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abu. 27a, 18:38

Urnietako Azkonobieta baserriko Joseba Larrearen zaldia bigarren postuan gelditu da amaitu berri diren Astigarragako Ergobia auzoko jaietan izandako zaldi-proba ospetsuetan. Irabazlea Paolla izan zen 80 plaza eginda; bigarren Joseba Larrea 64 plazarekin eta hirugarren Etxetxo 14 plazarekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!