Atari bizi lehiaketaren emaitzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abu. 27a, 16:05

Uztailaren 25ean, Santio egunean, banatu ziren Atari bizi lehiaketako sariak. Udalak abian jarritako egitasmoak harrera beroa izan du.

Kale Berria 54eko lehen solairuko Maria Jesus Goia Ezenarrok jaso zuen lehiaketako lehen saria, 25.50 punturekin.

Kale Berria 5eko lehen solairuko Mari Jose Sanchez eta Alberto Alegriarentzat izan zen bigarren saria, 24,25 punturekin. Hirugarrena, berriz, Kale Nagusia 48ko lehen solairuko Juli Aldazek eskuratu zuen, 23 puntu eskuratuta.

Maixabel Arrieta alkateak eta Josune Arretxe Ingurumen batzordeko zinegotziak banatu zituzten sariak. Irabazleak nekazalturismoan asteburua eta herrian erosketak egiteko txartela jaso zituen. Bigarren eta hirugarrenak, erosketa txartelak jaso zituzten saritzat.

Balkoi edo leiho sarituak uztailaren 19an aukeratu zituzten epaimahaikideek. Epaimahaia loragintzan adituak diren pertsonek osatu zuten: Joxe Ramon Mendiluze: Iratze Lorezaintza enpresako lorazaina, Mikel Igarataundi: Kimu Bat enpresako lorazaina, Iker Goikoetxea: Kimu Bat enpresako lorazaina eta Arkaitz Rezola: Itsasmendikoi-Fraisoroko lorazaintza irakaslea. Lehiaketan gehienez lor zitekeen puntu kopurua 30ekoa bazen, irabazleak 25,50 puntu lortu zituen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!