Tasak ordaintzeko dirulaguntzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abu. 27a, 15:41

Ur horniduraren tasa eta zabor bilketa eta ezabaketa zerbitzuaren tasa odaintzeko 2008 urterako dirulaguntza eskaerak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da, eguerdiko 14:00etan.

Dirulaguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak

Hileroko diru-sarrerak, kontzeptu guztiak barne, lanbide arteko gutxieneko soldataren berdinak edo urriagoak dituzten eta ohiko etxebizitzaz gain bestelako ondasun higiezin jabeak ez diren familia unitate guztiak eskatu ahal izango dituzte. 

Eskaera bideratzeko prozedura 

Udaletxean aurkeztu beharko da eskaera, ondorengo agiriekin batera:

1.- Errenta Aitorpena aurkeztu behar duten pertsonek:

    -N.A.N.-aren fotokopia.

    -Pertsona fisikoen gaineko errenta aitorpenaren fotokopia, azken ekitaldikoa.

    -Ondasunik ez eta errentarik ez izateari buruzko egiaztagiria, Foru Ogasunak luzatua.

    -2007ko lau hiruhilabeteei dagozkien tasen fakturak.

2.- Errenta Aitorpena aurkezteko obiglaziorik ez duten pertsonek:

    -N.A.N.-aren fotokopia.

    -Errenta Aitorpena aurkezteko obligaziorik ezari buruzko ziurtagiria, Foru Ogasunak luzatua.

    -Ondasunik ez eta errentarik ez izateari buruzko egiaztagiria, Foru Ogasunak luzatua.

    -2007ko lau hiruhilabeteei  dagozkien tasen fakturak.

    -Jasotako diru-sarrera gordinen ziurtagiria. Nahikoa izango da pertsona fisikoen errentaren gaineko zergarako Gizarte Seguranzako Institutu Nazionala erakundeak luzaturiko diru-sarreren justifikazioa. (Beharrezkoa balitz, laneko historiala eskatuko da).

3.- Langabeziako prestaziorik jasotzen badu:

    -EIN-INEMek luzaturiko ziurtagiria, bere langabetu egoera eta horrela bada, jasotzen duen kopurua zehaztuz.

 

Informazio gehiago: Villabonako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan (943 693 925). 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!