Mekanotuboa moduan ezaguna den burdinezko zubiz abuztuaren hasieran kendu egin zuten, Ugare auzoko lanekin aurrera jarraitzeko. Zizurkildik Villabonara eta Villabonatik Zizurkilera oinezkoentzako pasabidea Zubimusu zubia da orduz geroztik.
Auto zein bestelako garraiobidez ezin da, beraz, Zubimusutik igaro. Bi aukera daude kasu horietarako:
-Villabonatik Zizurkilera: Zizurkilgo Ugare auzotik barrena doan errepidea hartu.
-Zizurkildik Villabonara: Adunako zubitik barrena etorri beharko da.