Marijo Sardon Euskadiko txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko abu. 17a, 22:49

Atzo arratsaldean Donostian ospatu zen lehenengoz emakumeen Euskadiko harrijasotzaileen txapelketa. Bi harrijasotzaile aurkeztu ziren bertara: Miren Urkiola bizkaitarra eta Marijo Sardon urnietarra. Zozketa egin ondoren lehenengo lanean astea egokitu zitzaion Marijori eta bost minutuko txandan 13 aldiz jaso zuen 100 kiloko harri zilindroa, ondoren Mirenek 12 aldiz. Bigarren bost minutuko saioa 63 kiloko bolarekin egin zuten, harri horri Marijok 31 altxaldi eman zizkion eta Mirenek 28. Azkenean, sailkapena egiteko kiloen gehigeta egin zen; bi txandak kontutan hartuta, Marijok 289 kiloko abantaila lortu zuen, eta ondorioz lehenengo Euskadiko txapela bereganatu zuen. Hala ere ez du geldirik egoteko asmorik. Hurrengo errekor saikaera Iruran egitekotan da. Bertan, oraindaino emakume batek inoiz bizkarreratu gabeko 100 kiloko bola altxatzen saiatuko da. ZORIONAK MARIJO!!!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!