Hamaika eta erdietan, bi gazte, Nerea eta Beñat igo ziren agertokira. Nerea arrasatearra da, Beñat, ordea, adunarra. Azken hau estreinako aldiz aritu zen bere herritarren aurrean. Jende multzo polita zegoen bikotearen musikaz gozatzen. Hori bai, gau hartan, ikusle guztien ezinbesteko lagun bilakatu zen aterkia eskuan hartuta.
Bi gazteak emanaldiak eskaintzen hasi berriak badira ere, lasaitasuna nabarmentzen zitzaien. Gitarra akustikoa lagun hartuta, ederra, gau hartan eskain zuten kontzertua. Ahots gozoz jantzi zituzten kantuak; bai eurek sortutako zenbait, baita beren artista gustukoenenak ere.
Euriak, ordea, ez zuen atseden hartzen. Lehenengo kontzertua bukatzearekin batera, zaparradak areagotu ziren. Eszenatoki barrura ere ura sartzen hasi zen eta hori arriskutsua bilakatu zen hurrengo bi kontzertuetarako. Horregatik, kontzertuak bide erdian geratu ziren; Desordutan talde tolosarrak eta Lain talde villabonatarrak ezin izan zuten beren emanaldia eskaini.
Tamalez, gau euritsua nagusitu zen musika gauaren gainetik.