Arrantza Eskola eta Uraren Interpretazio gunearen inaugurazioa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 29a, 15:19

Uztailaren 30ean, asteazkenarekin, Andoaingo Udalak Arrantza Eskola eta Uraren Interpretazio gunearen inaugurazioari ekingo dio. Otita parkean aurkitzen da eraikina eta Udalak babesle lanetan alboan izan ditu Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza. 11:30etan hasita eraikin berria ezagutu ahal izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!