Inudeak, artzainak eta askoz gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 29a, 10:51

Jantzi dotoreak soinean jarri eta goizeko hamaiketan bildu ziren partaide guztiak egun luzeari hasiera emateko. Bazkaltzeko ordua bitartean, dantzan eta kalejiran ibili ziren. Goizeko saioaren ostean, tripa ongi bete eta indarrak berritzeko aukera izan zuten. Itzalpean eta lasai ederrean egon ostean, arratsaldean, Errebote plazan egin zuten azken saioa. Eneko Arteaga antolatzailearen esanetan, hasiera apur bat gogorra egin zitzaien; ibilbidea luzexamarra baitzen eta beroa ere dezentekoa. Baina gustura eta oso pozik zegoen egunaren nondik norakoarekin.

Jendearen partehartzea eta herritarren harrera ona ere azpimarratu zituen Eneko Arteagak. "Adin guztietako jendea bildu gara gaurkoan. 320 lagun inguru gaudela kalkulatzen dugu eta jendea ilusioarekin eta gogotsu ikusten da. Herritarrak ere oso pozik daude; azken batean, herri mailan egindako ekitaldia baita eta hori baloratzen da".

Egun osoko ekitaldia izan zen Inude eta Artzainen konpartsarena, horrez gain jende ugarik hartu zuen parte, eta Enekok aipatu bezala, horrek lan handia exijitzen du. " Zaila da horrenbeste jende koordinatzea. Baina guztia ondo doala ikusteak poz handia ematen du" azaldu zuen.

Inude eta Artzainen konpartsan, ordea, inude eta artzainez gain, dantzariak, danbor edo barrila-joleak eta pertsonai ezberdinak zeuden. Dantzariak fin aritu ziren eta egin beharreko pauso guztiak ongi ikasiak zituztela antzematen zen. Danborradakoek ere, erritmoari jarraituz ederki astindu zituzten barrilak. Eta pertsonaien artean ziren besteak beste, apaiza eta bere monagiloak, alkatea eta alkatesa, irakaslea eta bere ikasleak, mikeleteak, pilotariak eta lore-saltzaileak.

Bakoitza bere postuan eta bere eginbeharrean aritu zen, baina guztiak jaio-giro ederrean murgilduta. Hauexek protagonistek kontatutakoak:

1.- Zer moduz joan da goizeko saioa?

2.- Herritarren harrera, nolakoa izan da?

3.- Horrelako ekimenak jaiei indarra emateko beharrezko ikusten dituzu?

4.- Santio jaietako zein beste ekitaldi azpimarratuko zenuke?

ELISABET AGIRREBENGOA (Danbor-jolea)

1.- Oso ondo joan da goiza; uste nuena baino askoz hobeto. Aurreneko aldia da ateratzen naizela eta ensaio batzuk ere egin behar izan ditut, baina oso gustura aritu naiz.

2.- Iruditu zait jende asko zegoela kale izkinatan begira. Eguraldiak ere lagundu du eta jendea kalera ateratzera animatu da.

3.- Noski baietz. Honelako ekimenek balore handia dute. Partehartzea handia da eta herriarentzat oso positiboa. Ez gara profesionalak, baina polita da denak elkarrekin aritzea.

4.- Festak, oro har, asko gustatzen zaizkit baina adibidez Euskal festa ere oso polita iruditzen zait. Horretan ere jende askok parte hartzen du.

IZARO SARASOLA (Dantzaria)

1.- Ba oso ondo joan da goiza; pixka bat nekatuta, batez ere hankak baina bestelakoan oso ondo. Eguraldiak ere lagundu digu eta pozik, beraz.

2.- Konpartsan jende askok hartu du parte eta bestelakoan, ikustera hurbildu direnak ere asko izan dira. Eta horrek, dantzan ari zaren unean asko laguntzen du.

3.-  Nik uste, horrelako ekimenak oso interesgarriak direla herriarentzat. Gainera, konpartsa azken bost urtetan ez da egin eta polita da berriz ere ekimena berreskuratu izana.

4.- Euskal Jaia asko gustatzen zait eta baita Koadrilen eguna ere. Bi horiek azpimarratuko nituzke.

ARANTXA MUJIKA (Dantzaria)

1.- Oso gustura geratu naiz goizeko saioarekin. Nahiko segidan aritu gara dantzan, tarte handiegirik utzi gabe eta pozik geratu naiz egindakoarekin. Jende asko bildu gara eta horrek ere asko animatzen du.

2.- Egia esan, aurten ez naiz festetan gehiegi ibili baina nire ustez, jende gehien erakartzen duen ekimenetako bat da konpartsarena. Askok parte hartzen dugu, eta beraz, ikustera inguratzen diren etxekoak eta familiartekoak ere asko dira.

3.- Nik uste dut gaurkoa bezalako egunak garrantzitsuak direla jaietarako eta baita herriarentzako ere. Adin ezberdinetako jende asko elkartzen gara, aurretik ensaioetara ere joaten gara... Nahiz eta gero bakoitza bere koadrilan ibili, harreman eta giro polita sortzen da.

4.- Jendeari kosta egiten zaio parte hartzea baina niri soka-dantza asko gustatzen zait. Eta Koadrilen eguna ere egun polita izaten da.

JOSETXO AZURMENDI (Mikeletea)

1.- Oso ondo. Giro onean eta primeran pasa da gaurko goiza. Kalejiran ibili gara herriko jauntxoak zaintzen; hori da eta gure gaurko eginbeharra.

2.- Kalean jende asko zegoen baina konpartsan ere izugarri. Eta herrian horrenbeste jende biltzea ezta erraza, beraz, pozgarria da denak elkarrekin ikustea.

3.- Nire ustez, gaurkoa bezalako gauzak ez badaude, ez dago ezer. Hemen partehartze handia dago; jendea ilusio handiarekin aritu da egun honetarako prestaketetan. Eta nire ustetan, hori da balio duena.

4.- Nik gaurko egunaz gain, Euskal festa eta Koadrilen eguna aipatuko nituzke. Denak ere herritarren partehartze handiko ekitaldiak dira.

Dantza emanaldi ugari jaietan

Aurrez aipatutako Inude eta Artzainen eguna Oinkari dantza taldeak antolatuta ekitaldia izan zen. Eurek antolatu bai baina herritar ororentzat irekia izan zen. Dantzan abilak eta ez horren abilak, guztiak elkarrekin aritu ziren.

Santio egunean, Errebote plazan, ordea, Oinkari dantza taldeko mutilek eginiko dantza-soka izan zen ikusgai. Plaza jendez inguratuta zegoen; urteroko zita baita dantza-soka emanaldia. Adin ezberdinetako 30 bat lagun bildu ziren. Hasera batean mutilek soilik egin zuten dantza eta ondoren, jende artetik, neskak atereaz bikoteak osatu zituzten. Neska zein mutil, fandango eta arin-arina dantzatuz amaitu zuten Santio eguneko dantza ikuskizuna.  

Santio jaietako hirugarren eguna berezia izan zen askorentzat. 300 lagunetik gora bildu ziren Inude eta Artzainen konpartsa herrikoian. Eguraldi onak lagunduta, aparteko festa giroa nagusitu zen Villabonako kaleetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!