Antolatzaileen esanetan, lehen bazen "Atari bizi" moduko lehiaketak egiteko ohitura herrian. Aspaldian, ordea, ez zen egin. Beraz, ohitura berreskuratzeko helburuarekin eta landareekiko errespetuzko jarrerak berpizteko asmoz abian jarri zuten lehiaketa.
Amasar eta villabonatar asko ahalegindu ziren beren balkoiak apaintzen eta edertzen. Baina aipatu bezala, Maria Jesus Goia Ezenarro izan zen lehen sariduna. Bigarren postuan geratu ziren, Mari Jose Sanchez Enchurriaga eta Alberto Alegria Asenjo. Hirugarrenean, berriz, Juli Aldaz Sancho.
Behin saridunen izenak ezagututa, beren balkoi eta atarien argazkiak ikusgai jarri ziren udaletxeko iragarki taulan.