Oinkari Katalunian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 18a, 17:46

Villabonako Oinkari dantza taldeko gaztetxoak Kataluniako Tona herrian izango dira asteburu honetan. Bertan ekainean aurkeztu zuten “iraganaren geroa” emanaldia eskeiniko dute larunbatean, iluntzeko 21:30etan. Guztira dantzari, musikari, teknikari eta arduradunen artean, 70 kide izango dira Kataluniako irteeran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!