Lain taldea, rock kontzertuen gauean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 17a, 11:35

Uztailaren 28an, rock kontzertuen gaua izango da. Lain, Dark Avenue, Deskontrol  eta Etsaiak taldeek hartuko dute parte, 22:00etatik aurrera.

Jabi Ribero, Imanol Urkola, Mikel Palomino, Jon Altuna, Kristina Aranzabe eta Leire Berasaluzek osatzen dute Lain taldea. Villabonatarrak ia guztiak. Uztailaren 19an, Garagardo azokan kontzertua eskainiko dute Txermingo ikastola azpian. Uztailaren 28an, berriz, Santiotako rock kontzertuen gauean parte hartuko duen taldeetako bat izango da. Herrian emango dituzten lehenengo kontzertuak izango dira uztaileko biak eta gogotsu daude, “ilusio handia dugu baina, beldur pixka bat ere bai; herrian jotzeak errespetua ematen baitu beti”. Beraiek asmatutako kantuak eta beste taldeen bertsio ezagunak joko ditu Lain taldeak. “Dantzatzeko baino, entzuteko izango da gehiago kontzertua. Jendea animatzea lortu nahiko genuke guk”, azaldu du Leire Berasaluze taldekideak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!