Zizurkilek Segundo Montes komunitatearekin duen anaieratzea dela eta, behin baino gehiagotan etorri zen herrira eta ezagutu zutenek, emakume langile, borrokalari eta umila zela diote.
Gazte-gaztetatik hezkuntzara bideratu zituen Mercedesek ahalegin guztiak. El Salvadorren guda piztu zen garaiean Hondurasen egon zen errefuxiatuta eta han hasi zuen bere ibilbidea maisuak prestatu eta gaztetxoen heziketa sustatuz. El Salvadorrera itzulitakoan Segundo Montes komunitatera bideratu zuen bere hezkuntza lana. Institutua sortu zuen eta urteotan, unibertsitatea sortzeko lanetan ari zen.
Euskal Herriko eta Kataluniako herri askorekin harreman berezia zuen Mercedesek, komunitatera bideratzen ziren diru-laguntzak zirela eta. Samin handia sortu du bere heriotzak. Goian bego.