Kirol arloko hitzarmena berritu dute Buruntzaldeko lau udalek

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 11a, 15:20

Usurbilgo Udaleko zinegotzi Lontxo Zubiriak, Urnieta eta Lasarte-Oriako alkate Mikel Izagirrek eta Ana Urchueguiak, eta Andoaingo Udalaren izenean Fernando Narcisok berritu dute eguerdian, kirol arloko hitzarmena.

Andoain, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek kirol arloko hitzarmen berria sinatu dute gaur eguerdian. Helburu nagusia, herritarrei eskainitako kirol zerbitzuak hobetzea eta euskalduntzea da. Gaur sinatutako testuak, indarrean dagoen hitzarmenari jarraipena emango dio datorren irailaren 1etik aurrera. Udal ordezkarien borondatea, bailara mailako elkarlana kirol eta euskara mundutik beste arloetara zabaltzea da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!