Oskar Zelarain behin-behinean entregatu zuten atzo Espainiara, epaitua izan zedin. Ondoren, Frantziako espetxera itzuliko da. Orain artean, Fleury-Mérogis, Fresnes eta Saint Martin de Re espetxeetan egon da preso.
2002an atxilotu zuen Frantziako poliziak Oskar Zelarain, eta 2006an zortzi urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Espainiako epaileek, Jose Javier Mugika UPNko Leitzako (Nafarroa) zinegotzia hil zuenetako bat izatea leporatzen diote.