Urnietako pilotarien albistegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 9a, 19:28

Amaitu dira UKE Pilota Sailak antolatutako esku pilotari gaztetxoenen entrenamendu saioak. Ekaina erdialdera arte luzatu zen 2007-08 kirol denboraldian, 7-10 urte arteko 45 haurrek parte hartu dute; 18 aurrebenjaminek, 18 benjaminek eta 9 alebinek. Azken saioa aurrebenjaminei zuzendutakoa izan zen.

Infantilen denboraldi
amaiera
Gipuzkoako Txapelketa, Neguko Eskualdekoa, Udaberri Txapelketa, Oarso, Bidasoa, Donostialdea, Buruntza eta Kostako Eskualdeko Txapelketa, eta Usurbil eta Hernaniko Torneoak jokatuta, UKE Pilota Saileko infantil mailako 15 pilotariek aurtengo kirol denboraldia amaitu dute. Gehienak irailean itzuliko dira entrenamendu saioetara. Helduenak azken asteetan trinketan trebatzeko aukera izan dute Iruran. Datorren kirol denboraldirako UKE Pilota Sailak duen erronketako bat da; Urnietako pilotariek trinketako prestakuntza jasotzen jarraitzea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!