Saharako haurrei harrera, ostiral honetan Udaletxean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 9a, 19:25

Dagoeneko gure artean dabiltza Tindoufeko kanpalekutik etorritako Saharako haurrak. Ohikoa denez, Andoaingo Udalak harrera egingo die udaletxean bertan. Ostiral honetan izango da, eguerdiko hamabietatik aurrera.  Abuztuaren hogeira bitarte eskualdean eta Gipuzkoan barrena ibiliko dira Saharako haurrak. Irudian, gazte taldea Mikel begiralearekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!