Azpiegitura berriari esker, Urumeako autobiak lotura zuzena izango du A-15 autobiarekin, “Enborrak 3,8 kilometro izango dituelarik eta sarbideek 2 kilometro, saihesbidea hiru bide-lerrokoa izango du norabide bakoitzean”. Trazatuaren nahiz eraikuntzaren proiektuen idazketa enkantera aterako ditu laster.
INBERTSIO HANDIA
Gipuzkoako bide sarearen gune erabakigarri horretan dauden lotura arazoak konponduko direla ziurtatu du Aldundiak. “Ahalmen handiko bide baten bidez zuzenean lotuta geratuko dira gaur egun eraikitzen ari diren Urumeako autobia eta A-15 autobia”. Saihesbide hori bukatzen dutenean N-1 errepidearen gaur egungo zeharbidea batez ere herri erabilerakoa izango da Andoaingo zatian. Proiektua aurrera eramateko beharko den inbertsioa munta handikoa izango da, 90 bat milioikoa, beti ere Aldundiak emandako datuen arabera.