Andoaingo AEK euskaltegia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 9a, 19:24

Ikasturtea amaitu da AEKko ikasleentzat. Ikasturte guztian buru belarri euskara ikasten aritu ondoren atsedena hartzeko garaia iritsi da baina ez euskara alde batera uztekoa.

Udan ere, izango dute euskara ikasi eta hitz egiteko aukerarik ere, hala nahi bada behintzat: gurasoekin, seme-alabekin, lagunekin,  Hitza, Aiurri eta Berria irakurriz, telebista ikusiz…

Hala ere, ikasturtean zehar euskararekin izan duten harremana ez da lau hormen barruan bakarrik izan. Euskara ikasi eta euskararekin harremana izateko hainbat kultur ekintza saio burutu dira euskaltegian bertan nahiz euskaltegitik kanpo.

  • • Azaroaren 14an Villabonako eta Zizurkilgo AEKko ikasle eta irakasleak Ogi Goxo okindegira joan ziren bertan ogia nola egiten duten ikustera eta okinaren azalpenak jasotzera.
  • • Abenduaren 20an Santomas bezpera zela eta Andoaingo AEK euskaltegian afari merienda egin zuten ikasleek eta bertan sagardoa, txistorra eta gazta dastatzeko aukera izan zuten.
  • • Urtarrilean, musikaren inguruko kontuen inguruko azalpen batean parte hartu zuten Villabonako eta Zizurkilgo AEKko ikasleak. Bertara, Loatzo musika eskolako Iñaki Zalakain joan zen azalpenak ematera.
  • • Urtarrilaren bukaeran , Zizurkilgo AEKko ikasleen artean dantza irakasle bat dagoela aprobetxatuz, dantza ikastaro bat burutu zuten. Bertan, Villabonako eta Zizurkilgo AEKko ikasle eta irakasleek ederki mugitu behar izan zuten gerria,  samba, sabel dantzako pausuak ikasi baitzituzten eta amaieran AEKko irakasle baten gidaritzapean ikasleek fandango eta arin-arina dantzatzen ere ikasi zuten. Ikasle trebeak benetan!
  • • Martxoaren 6an Andoaingo AEK euskaltegiko ikasleen arteko I. Pintxo Lehiaketa ospatu genuen Extremeñoen elkartean. Aurretik ikasgeletan pintxoen errezetak prestatu zituzten eta ondoren elkartean egin behar izan zituzten. Azkenik, ikasleekin osatutako epaimahaiak pintxorik onena saritu zuen.
  • • Apirilaren 17an Villabona eta Andoaingo AEK euskaltegiko ikasleak Sorabillako Goiko Etxeberri baserrira joan ziren. Bertan, Pili Zeberio eta Sabino Alkortaren azalpenak jasotzeko parada izan zuten.
  • • Maiatzaren 22an iluntzeko 19etan Andoaingo euskaltegian Idoia Barandiaran ipuin kontalaria izan genuen bere txotxongiloarekin batera. Idoia Barandiaranek Martin Txikiren ipuina kontatu eta antzeztu zuen.
  • • Ekainaren 5ean Andoaingo AEK euskaltegiko goizeko ikasleek fandango eta arin-arin ikastaroa egin zuten Uxoa Gorostarzu irakaslearen gidaritzapean. Lehenik, pauso solteak ikasi zituzten eta ondoren, pausoak elkartu eta musikarekin dantza saio politak egin zituzten.
  • • Ekainaren 12an Andoaingo eta Villabonako AEKko ikasleek eskulanak egin zituzten Andoaingo egoitzan. Bertan, Jone Gorostarzuren laguntzarekin hainbat aldizkari eta material erabilita kartera dotoreak egiten ikasi zuten.
  • • Ekainaren azken astean, AEKko ikasleek hainbat hamaiketako, bazkari eta afari antolatu zituzten ikasturtea behar bezala amaitzeko. Honela, Villabonan ekainaren 20an Villabonako eta Zizurkilgo ikasleak bertako udalek antolatutako hitzaldira joateko aukera izan zuten eta ondoren udalek antolatu zuten afarira gonbidatu zituzten. Andoaingo AEKko ikasleek berriz, afari bat egin zuten.
Datorren iraila arte guztioi eta ongi pasa Andoaingo AEK euskaltegiko irakasleon partetik!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!