Ehundik gora haur dira, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak. Eta haien atzean, noski, azpiegitura handia: 11 irakasle, 20 begirale, sukaldari lanetan eta kanpalekuen muntaian jardun diren gurasoak.
Jarduera ugari burutzen ari dira egun hauetan kirolarekin, jolasarekin eta tailerrekin lotuta. Euskal kirolak, ginkanak, arrantza, jolasak, gaubelak,… aspertzeko tarte gutxi eta ikasteko askotxo. Izan ere, tailer ezberdinetan txapalarta, dantza edota sukaldaritza landu dute. Zirko eguna edota Nazioarteko Eguna ospakizunekin kolorez bete zuten udalekuko giroa eta herri desberdinak hobeto ezagutzeko argazki rallyak burutu dituzte. Giro ederrean dabiltza denak.
Ehun PARTAIDE
Aurtengo txandak eta partaideak:
• Ekainak 29-Uztailak 10
DBH 1-2. 48 gaztetxo
• Uztailak 10-21
LH 5-6. 58 gaztetxo
• Uztailak 14-22
Kanpaldi ibiltaria
DBH 3. 15 gazte