Arruti–Gaizka 22
Andoni–Etxebeste 18
FINALA. Partida oso ona jokatu zuten lau pilotariek eta bertaratutako zaleek gozatu ederra hartu zuten. Hasieran, partida erdirarte, Andoni eta Etxebeste izan ziren aurretik, tanto azkarrak eta erritmo bizia ezarriz. Partida erditik aurrera ordea, Arrutik eta Gaizkak beraiek nahiago zuten erritmoa jarri zuten eta partida asko gogortu zen. Gogortasunaren adierazgarri partidaren iraupena izan zen: ordubete eta hamar minutu. Azkenean Arrutik eta Gaizkak irabazi zuten txapela.
Egia–Kabra 22
Ugalde–Sagastibeltza 16
3-4. POSTUA. Partida orekatua izan zen eta ikusgarria, batez ere Egia aurrelariak egin zituen tantoekin. Ugalde eta Sagastibeltza txapelketa guztian zehar bezala oso sendo aritu ziren, defentsan lan bikaina eginez. Kabra eta Egia aldiz aurtengo txapelketako bikoterik onenetarikoa izan da, Kabraren kolpearekin eta Egiaren tantoa bukatzeko erraztasunarekin.