Postu horietara aurkezteko baldintzen artean, 18 urte beteta izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea beharrezkoa da.
Izena emateko azken eguna, uztailaren 11 izango da, 14:00etan Udal bulegoetan.
Peoiak nahiz peoi-arduraduna aukeratzeko froga praktikoak egingo dira. Uztailaren 15ean, goizeko 10:00etan Sacemgo Udal instalazioetan. Frogak baloratzeko iniziatiba, ardura eta antzeko lanetan esperientzia izatea kontuan hartuko da. Peoi arduraduna aukeratzerakoan, gainera, esperientziaz gain, herriko azpiegituraren ezagupena ere hartuko da kontuan.