Telazko poltsa berrerabilgarrien banaketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 4a, 15:34

Hurrengo egunetan Ernioaldea Udaltalde21 osatzen duten udalerrietan (Aduna, Anoeta, Asteasu, Irura, Villabona eta Zizurkil) telazko poltsa berrerabilgarrien banaketa egingo da. Hasierako asmoa banaketa Aste Berdearen baitan egitea bazen ere, garraiolarien grebagatik atzeratu egin da banaketa. Zizurkilen, etxeetan banatu ordez, herriko dendetan eta Udal bulegoetan jarri dira eskuragarri poltsak. Gainerako herrietan, etxeetako postontzietara banatuko dira.

Ernioaldea 21 osatzen duten herrietako dendetan jendea poltsa erabiltzera animatzeko kartelak jarri diuzte. Izan ere, egitasmoan parte hartu duten Udalek, poltsen berrerabilpena bultzatu nahi dute eta plastikozko neurriz kanpoko poltsen erabilera saihestu. Kanpaina burutzeko, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailaren eta Udalsarea 21en laguntza jaso dute Udalek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!