Ostiral gauetan kotxea etxean utzi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 4a, 12:12

Gaur, uztailak 4 jarriko da martxan ostiral gauetako autobus zerbitzua, Urnietatik Hernanira eta Donostiara joan edo etorri egiteko aukera emango duena. Zerbitzu hau irailaren azkena artekoa izango da, eta urte osoko larunbat gauetan eskaintzen den berdina da. Honako ordutegia izango du, bai ostiralean, bai larunbatean; Urnietatik Donostiara: 60 minutuero, gaueko 11:00etan lehenengoa eta goizeko 06:00 azkenekoa. Donostiatik Urnietara: 60 minutuero, gaueko 11:30etan lehenengoa eta goizeko 06:30etan azkenekoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!