Inude eta Artzainen konpartsarako pertsonaiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 3a, 20:19

Oinkari dantza taldeko kideak Iñude eta Artzainen konpartsa antolatzen ari dira uztailaren 27rako. Dantzariak eta danbor-joleak martxan dira dagoeneko eta orain, pertsonaien txanda iritsi da. "Pertsonaiak Inude eta Artzainen konpartsako elementu garrantzitsuenetako bat dira". Datorren astelehenean, uztailaren 7an, bilera izango da pertsonaien berri azaldu eta izen-emateko. "Antolatzaileek herri giroa bultzatzea helburu duen konpartsan parte hartzera animatzen zaituzte".



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!