Ordutegi aldaketa Udal Liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 3a, 19:11

Uda honetarako Andoaingo Udal Liburutegiak Buruntzaldeko gainerako Udal Liburutegiekin elkarlanean liburu, cd eta dvd gomendagarrien gida argitara eman du. Horrez gain, udako ordutegiaren aldaketa iragarri du.

Hauxe, udako ordutegia:
UZTAILA:
Astelehenero:
10:00-13:00 eta 16:30-20:30.
Asteartetik ostiralera:
10:00-14:00

ABUZTUA:
Astelehenetik ostiralera:
10:00-14:00

Fonoteka-bideoteka
Abuztuan Fonoteka-bideoteka itxita egongo da. Bertako CDak edo bideoak maileguan hartzeko liburutegian eskatu eta erabilgarri baldin badaude hurrengo egunean liburutegian maileguan hartzeko prest izango dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!