BTT: Olatz Odriozola eta Asier Arregi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 3a, 18:55

ESTATU MAILAKO TXAPELKETA
NAZIOARTEKO PROBA
PORT AINE, LLEIDA. 080627-29
Parte hartzaileak:
Asier Arregi, Olatz Odriozola
Team Relay lasterketan hirugarren. Euskadiko selekzioarekin brontzezko domina eskuratu zuten Ciclos Patxi taldeko bi txirrindulariek. Taldekako proba da eta bertan talde bakoitzean junior, neska, sub-23 eta elite mailako kide bana lehiatzen da erreleboka.Euskadiko selekzioaren ordezkarietako bi Asier eta Olatz izan ziren, Eneko Lejarreta (sub-23) eta Omar Fraile (junor) gazteekin batera. Hirugarren postua lortu zuten Katalunia eta Andaluziaren atzetik, brontzezko domina eskuratuz.
Larunbatean bakarkako probatan oso bestelako emaitzak lortu zituzten. Olatz Odriozolak aurreko egunean prestaketa saioan izandako erorikoaren ondorioz, bizkarrean hartutako kolpea minberatuta atera zen  eta lasterketan zehar minak okerrera egin zuen. Hamargarren postuarekin konformatu behar izan zuen.
Asier hobeto ibili zen nahiz eta ez zuen bere maila ematerik izan, aurreko egunean taldekako proban lan handia egin zuelako. 23. postuan amaitu zuen. Ordezkari onak, biak ala biak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!