Arantxa Goenaga, txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 3a, 18:53

Iragarpen guztien aurka, Pierolarekin batera urnietarra Emakumea Pilotari Txapelketako garaile da, gomazko paleta modalitatean. N. Zabala eta Bañales bikotea garaitu zuten pasa den ostiralean Gaskan, eta 30-26 irabaziz. Norgehiagoka hasieran, aurkariei tarte handia markatu zieten arren, gerora Zabala eta Bañales lehian murgildu ziren. Berdinketen garaia izan zen, baina amaieran Pierolak eta Goenagak zortea aldeko izan zuten. Zorionak!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!