Andoaingo Txirrindulari Eskola, balantzea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 3a, 18:51

Andoaingo Txirrindulari Eskolaren balorazioa egiteko garaian talde lana aipatu behar da izen propioen gainetik. Talde lana txirrindulari taldeak antolatzeko, proba ezberdinak antolatzeko, eskolaren egitura iraunarazteko beharrezko den finantzaketa eskuratzeko... talde lanaren armonia funtsezkoa izaten ari da txirrindulari eskola Gipuzkoako onenen artean kokatzeko.

Benjamin, alebin eta infantil mailan heziketak garrantzia hartzen du eta, alde horretatik, urteroko ildo on horri eutsi diote aurten ere. Kadete eta Jubenil mailan emaitza onak izaten ari dira, zailtasunak zailtasun. Izan ere, kadete mailan Andoaingo elastikoa daramaten txirrindulariak bi dira. Baina dizdira handia ateratzen diote probatan. Lehen postuetan ibili dira gehienetan, eta hainbat probatan garaile atera dira.
Jubenilen kasuan antzeko gauza gertatzen ari da. Aipatzekoa de lehen urtekoak errepideetan erakusten ari diren maila bikaina. Ziurrenik, eskolako arduradunei poz handien eman dien emaitza Gipuzkoako erlojuaren aurka taldekako lasterketan lortutakoak izan dira. A taldeak aise irabazi zuen eta B taldea lehen postuetan saikatu zen.
Harrobia lantzen lan bikaina egiten ari dira, finean. Afizionatu mailara iritsi bitarteko lan guztia oso ondo ezagutzen dute eskolako kideek. Egun, eskolatik igarotako hainbat txirrindulari dabil afizionatu mailan. Maila horietan, ordea, oso gutxi dira aurrera egiteko aukera dutenak. Bienbitartean, Andoaingo eskolakoek goza dezatela egindako denboraldiarekin. Ahaztu gabe gainera urtean zehar antolatzen dituzten bi bizikleta festak edota aurten estrainekoz antolatu duten katerik gabeko lasterketa. 

Eskerrona
Txirrindulari Eskolak babesleei eta laguntzaileei eskerrona adierazi nahi die, ezinbesteko laguntza eskaintzen baitute taldearen egiturari eusteko. Hauexek, babesleak: Barberena anaiak S.L., Ormaki urdaitegia, Kukutei harategia, Irrintzi taberna, Txindoki taberna, Txertota jatetxea, Txitibar taberna, Electricidad Kaste, Pinturas Ferro, Mendi autoeskola, Arruti gozotegia, Izaskun autobusak, Arruti iturgintza, Andoaingo Kirol Patronatua, Zirauna jantziak, Frutas La Huerta, Mapfre aseguroak- Mujika Tolaretxipi anaiak, Rotulos Martin, Fotocolor J.I.Unanue, Talleres Belkoain-azpi  S.L., Electricidad Illumbe, Piensos Ubarcan, Zabala bitxidenda, Usurbilgo Lanbide eskola, Angel Lopez de la calle medikua (kirol medikuntza) eta Aiurri.

Oro har, denboraldi bikaina izaten ari da aurtengoa. Jarrai dezala luzaroan!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!