Aralar alderdia udan egiten ari den “Ezkerretik independentziara” kanpainaren baitan, ekitaldia egin zuen uztailaren 1ean Andoainen. Bertan, Jon Abril alderdiko koordinatzaileordeak Andoaingo EB-ren jarrera txarretsi zuen. “Alde bakarreko erabakia hartu du PSE-EErekin gobernua osatzeko, Aralarri jakinarazi gabe”. Andoaingo kasuan, gainera, Abrilek salatu zuen “gobernu horrek ez dio erantzuten herritarren beharrei eta nahiari, eta ezkerreko politikak erabat ahantzi izana”.
Adierazpen adierazgarriak IU-PSEren arteko udal agintaldiaren lehen urtearen harira.