Komun publikoak zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 2a, 21:09

Duela hilabete eskas, komun publikoak zabaldu ditu Udalak udaletxearen albo batean, lehen Udal langileek lan-tresnak gordetzen zituzten gunean. Goizeko 08:30etatik 21:00etara zabalik egongo dira eta epe laburrera, komunak seinaleztatzeko karteltxoa jarriko dute, herritar guztiek ondo jakin dezaten non kokatzen diren. Komun eta lababoaz gain, haurren pardelak aldatzeko mahaia ere badago. Garbitzaileak egunero bere lana beteko duen arren, guztion esku dago komunak ondo zaintzea. Herriko jaietan egunez soilik irekiko dira. Gauetarako, urteroko komun berdeak jarriko dituzte kaleetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!