Ostargiren kanpaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko uzt. 2a, 14:16

Donostia, Zarautz eta Zumaiako gazteekin batera, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo 13 urtetik 16 urtera bitarteko gazteek, eurentzat antolatutako kanpaldian parte hartzeko aukera izango dute uztailaren 15etik 18ra. Ondo pasatzeko aukera bikaina, zalantzarik gabe. Izena Zizurkilgo Aurrera plazako bulegoetan edo kale hezitzaileei deituta (664 368 301) eman daiteke. 50 euro ordaindu beharko da. Plazak mugatuak: zortzirentzat lekua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!