Uztailaren 13an, Atxerito mendia igoz, Oza eta Zurizako parajeetan barrena ibilaldia antolatu du Aizkardi mendi elkarteak. Ozako basotik abiatuko dira mendizaleak (1140m.) eta Atxeritoko lakua (1875m.) zeharkatuta, Petretxemara iritsiko dira (1980m.). Segidan, paisaia ederraz gozatuz, Atxerito mendia igoko dute (2362m.). Linzako aterpean amaituko da ibilaldia (1100m.). 21 kilometroko bidea egiteko zazpi ordu beharko dira gutxi gorabehera. Izena emateko 943 694 458 (Joxan) edo Aizkardi elkartean, uztailaren 10a arte. Irteera, goizeko 06:00etan izango da, Olaederra kiroldegitik.