Postontzia: Urnietako Amnistiaren aldeko mugimendua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 27a, 20:50

Beste behin ere gizarteratzeko beharrean gara, legeak egiten dituzten berberak direla gutxien betetzen dituztenak, Eta gainera “gratis”. Ion espetxez aldatu dute. Orain Touloun espetxean dago. Eta trasladoa infernu antzekoa izan du.

Estatu frantziarreko politika penitentziarioak presoa kondenatu ondoren beste espetxe batera trasladatzen dute. Ion duela hilabete batzuk, epaiketa zirko baten ondoren, kondenatua izan zen. Bazekien lekuz aldatuko zutela. Baita familiak ere. Baina ezekien ez noiz, eta ez nora. Ezta familiak ere. Eta noski egoera hori ez da erraza ondo gestionatzen, zeren ezjakintasunak edozeini egonezina sortzen dio, halako antsietatea, eta espetxe kontuetan gehiago. Baina hori da “Le Gran France”.

Ion ikasketak burutzen ari da espetxe barruan. Imajina dezakezue zer nolako baldintzetan. Denbora soberan, baina zentratzeko egoera oso eskas. Ba kasualitatea azterketa aurreko garaian trasladatzen dute. Beraz ondo hasi gea e!!

Trasladoak preso batentzat gogorrak dira. Autobus zelular batean. Aire gutxi, esposatua, eta etsaiaren eskuetan,… Lehenengo, noski ondo lotuta, Fresnesera eramaten dute. Han halamoduan ibili ondoren amak bisitatzea lortzen du ta behintzat Marsellara eramango dutela lehenengo eta nahiko gertu dagoen Tarascon herrira destinatu dutela uste duela jakinarazten dio Ionek. Hortik lau aste barru jasotzen dute Ionen berri zuzena. Lau aste ezer jakin gabe!! (bahiketa deitzea zer da gogorregia??).
Toulonen azaltzen da. Eta segituan bisita lortu ta hara bisita egitera. Lehen Parisera joaten ia lau urte ta orain dena berria. Baina halere han dira puntual ta egiten dute bisita. Familiarrak beraiek espetxera iritsi eta bisitarako bideetan harrituta gelditzen dira. Espetxea zeharo desberdina da: berria, garbia, isilagoa, usain hobea dago, ah! eta kolore desberdinekin margotutako paretak (hau bai bitxia, beti pareta beltz eta grisak ikusten ohituta), kartzeleroak ere lasaiagoak,… Ionek kontatzen digu bere bidaia.
Paristik Marsellara autobus zelularretik atera gabe, to etika!! Noizbehinka gelditzen omen zen autobusa baina hauek barruan. Poliziak bokadilo ederrak jaten, presoak ezta ezer ere. Horrela bidai luze eta bukaezinean. Kontutan hartu behar da Ionek bizkar hezurrean arazoak dituela.

Marsellan berriz infernuaren antzeko egoera. Espetxea masifikatua, gazte askorekin hau da, gutxi galtzeko dutela uste duten hauetakoekin. Egun batean txabolo bati sua eman dietela, beste batean Ioni zapatilak emateko esan diela, beste batean, preso bati beste batzuk begia atera diela, beste behin Ioni zerbait eskatu mehatxuz, eta Ion berriz nola edo ala defendatzen, espetxe bateko oihan hartan, eta bere eskubideak berak bakar bakarrik esijitzen hori bai ezertarako… eta egun guztiak berdin. Eta sikiera gutxi balira, baina ez horrela bi edo hiru aste.

Azkenean Toulon espetxera. Han bi urtez euskaldun moduan bakarrik egon den beste euskal preso politiko bat. Eta egoera zeharo desberdina. Orain zeruan. Infernutik zerura kilometro gutxitan eta erregimen penitentziario berdinpean. Hau nola ulertzen da agintari jaunak?.

Orain lasaitasuna behintzat bai, eta orain arropa garbia lagunak utzi diona, ze hori bestea... Ion lau astetan arropa berdinarekin eduki dute, nahiz eta berarekin batera espetxez espetxe bere arropa txukuna eraman duen. Baina ez zioten ematen. Behin gantzontzilo garbiak eskatu eta aurreko zikinak entregatu. Haze giza-eskubide defentsa zuena! Janaria ere hobeagoa. Azken urtetan jan dituen arrainik ederrenak eta janari goxoenak. Gizendu egingo zaigu orain gizona. Orain kasik egunero deitzen uzten diote, hiru urte behar izan ditu aiton-amonekin hitzegiteko!! Orain bisita handiak izateko aukera izango du hiru hilean behin. Hori bai, astero dituen bisitak murritzagoak ditu, dena ezin ba“ona” izan!!

Egoera benetan bitxiak dira erregimen penitentziario berdinean horrelako aldaketa handiak egotea. Legea bat baldin bada, nonbait ez da ondo betetzen. Edo bat edo bestea, nahiz eta arriskua dagoen ez batean eta ez bestean ez betetzea, zeren eta zer kristo egiten du urnietar batek “Costa Azuleko” espetxe batean, 800 kilometro edo gehiagotara? Zergatik ez dituzte presoen eta bere senideen giza eskubideak betetzen, horrela Euskal Herrira ekarriz? Eta agintariak bai frantziarrak, bai espainiarrak ez badituzte beraiek egindako legediak betetzen, zer “etika” esijitu dezakete? Nolatan bertako agintariak ezer edo ezer gutxi egiten dute horrelako egoera tamalgarri baten aurrean? Zeren eta Urnietako udalean agintean direnak saiatu al dira zerbait egiten horrelako eskubide urraketen aurrean?. Bazekiten urnietar bat horrela egon dela lau astez, non den eta nola den jakin gabe? Ez dira parekatzekoak estatu agintarien ardura eta Urnietako udaleko agintarien ardura, baina denak dute zeregin eta zeresana horrelako egoera krudelaren aurrean.

Guk besterik gabe hau guztia erreala dela jakinarazi nahi dugu. Eta hor jarraituko dugula bai preso senideari edo lagunari geure laguntza eskaintzen. Hor jarraituko dugula egoera hauek salatzen. Eta nahiz eta Ion egoera lasaiago batean egon, orain espetxean dagoela ez dugula ahazten eta oraindik ez direla bere eskubide guztiak errespetatzen.

Hau dena... 800 presotatik baten egun batzuetako egoera besterik ez da, zer ote dago denetaz hitz egiterakoan!! Eta gaixotasun larria dutenak nola moldatzen ote dira??
Guzti honekin euskal presoak etxera!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!