Santio jaietako pilota txapelketak aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2008ko eka. 26a, 20:06

Santio jaietarako antolatutako pilota txapelketek aurrera jarraitzen dute, palaz, frontenisak eta eskuz federatugabeenak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengoan, eskuz binakakoak arrakasta handia izan du, 12 bikotek eman baitute izena. Frontenisean ere beste 12 pilotari animatu da. Egunero, 18:30etatik aurrera kiroldegiaren kanpoko frontoian izaten dira partidak. Txapelketako modalitate guztien finala Santio jaietan izango da. Bestalde, Eskuz binaka federatuen txapelketa uztailan 1ean, 8an eta 22an jokatuko da Amasako pilotalekuan 18:30etan hasita. Aurtengoan Nafarroako, Arabako eta Gipuzkoako 11 bikotek hartuko dute parte.




AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!