Behar-Zana kirol elkarteko Labaka-Erasun bikotea, alebin mailan, Gipuzkoako Errendimendu txapelketako txapeldun geratzeaz gain, Errenteriako Zuloaga Memorialeko txapelak ere bereganatu dituzte. Pilota elkarteko kide Iñaki Lizasok adierazi duenez, "urte borobila izan da aurtengoan Behar-Zanako alebin talde osoarentzat: Gipuzkoako eskolartekoan txapeldun, Errendimendukoan ere txapeldun, Errenterian txapeldun, Hitza txapelketan final-erdietara... Zorionak denei!".
Bestalde, Behar-Zanako pilota eskolako haur guztiak txangoa burutu zuten Iruñako Oberena kirol elkartekoen aurka pilota partidak jokatu eta egun pasa polita burutzeko.
"Villabonatik bi autobus joan ziren eta han beste hainbesteko guraso-pilotarirekin elkartu eta 15 partida jokatu zituzten. Ederki pasatzeaz gain, pilotan jolastu eta lagun berriak egiteko aukera bikaina izan zuten".